Javi Dominguezek irabazi du Ehunmilak lasterketa
23:04:06ko denbora egin du eta honekin, seigarren txapela irabazi du. Atzo arratsaldeko 18:00etan abiatu ziren Beasaingo San Martin plazatik eta larunbatean, arratsaldeko 17:05 inguruan iritsi da helmugara.
Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi du Ehunmilak lasterketa. 23:04:06ko denbora egin du. Atzo arratsaldeko 18:00etan abiatu ziren Beasaingo San Martin plazatik eta egun baten bueltan behar izan du 168 kilometroko eta 11.000 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea osatzeko. Aurten, 495 mendi lasterkari ari dira parte hartzen; horietatik 470 gizonezkoak, eta 25 emakumezkoak. Denen artean gasteiztarra izan da azkarrena eta aurtengoarekin, guztira sei txapela irabazi ditu Dominguezek (2011, 2014, 2016, 2017, 2018 eta 2022), eta bigarren geratu zen 2013an.
Gazteiztarrak ez du lortu Jon Aizpuru beasaindarrak 2019an ezarritako errekorra gainditzea. Aizpuruk 22:21:54ko denboran egitea lortu zuen.