Jon Aizpuru izan da G2H lasterketan lehen beasaindarra
Sailkapen nagusian seigarren egin du Aizpuruk. 10:47:38ko denboran osatu du 88 kilometroko ibilbidea.
Jon Aizpuru izan da G2H lasterketako lehenengo beasaindarra. 10:47:38ko denbora osatu du Aizpuruk. Sailkapen nagusian seigarren izan da. Helmugan esan du “ondo pasa” duela eta horregatik “pozik”agertu da. Dena den, onartu du “majo sufritu” duela. 2013an parte hartu zuen lehenengoz Ehunmiletan Aizpuruk eta aitortu du lasterketa honek “asko” eman diola. 2019an Ehunmilak lasterketako errekorra ezarri zuen (10:47:38).
Ehunmiletako lan taldeari eskerrak eman eta egiten duten lanagatik zoriondu ditu baita ere.