Oscar Perez de Nanclares izan da hirugarren Ehunmilak lasterketan
25:59:38 behar izan du 168 kilometroko bidea osatzeko.

Oscar Perez de Nanclares lasterkari gasteiztarrak osatu du Ehunmilak probako podiuma. 25:59:38 behar izan du 168 kilometroko bidea osatu eta hirugarren sailkatua izateko. Probaren irabazle Javi Dominguezek baino ia hiru ordu gehiago behar izan du.