Perez de Nanclares: "Geroz eta gehiagora joan naiz"
Oscar Perez de Nanclares gasteiztarrak osatu du Ehunmiletako podiuma. Atzetik aurrerako lasterketa egin du eta indartsu amaitu du
Oscar perez de Nanclaresek Ehunmiletako estrategia argi zuen: “Geroz eta gehiagora joan naiz. Erritmo lasaia hartu dut hasieran. Taldetxo batean joan nahi nuen, gauean babestuago joateko. Behin Tolosara heldutakoan, argitzen hasi du eta erritmoa bizitu dut. Hasieran ni baino gehiago gastatu duen jendea harrapatuz joan naiz”, azaldu du.
Hirugarren edizioa izan du. Helmugara, baina, lehen aldiz heldu da. “Beti badaukat zerbait. Lehen edizioan tendoi bat apurtu nuen eta Tolosa pasa berri erretiratu egin behar izan nintzen. Bigarren edizioan, 2018an, ekaitza sartu zen eta ezin izan nuen amaitu. Arantza atera nahi nuen”.
Atseden hartuko du orain. Noiz arte, batek daki. “Tarte on batez atseden hartuko dut. Orain ez dut beste ultra trailik egiteko gogorik, baina azkar sartzen zaigu harra”.