Mokela taldea, Ordiziako lagun arteko futbol txapelketako irabazlea
Tzulo taldeari penaltietan irabazi dio. Partida bana berdindu dute. Futbolaren aitzakian festa giroa da nagusi Ordizian.
Festa giroko larunbata daukate gaur Ordizian. Santa Ana jaietako beroketa gisa, lagun arteko futbol txapelketa da festarako aitzakia. Goizean finala jokatu dute Anexo zelaian Mokela eta Tzulo taldeek. Lehenengoak markagailuan aurretik joan dira baina azkeneko jokaldian bana berdindu dute Tzulokoek penaltiz. Ondoren, luzapeneko 20 minutuetan golik sartu ez dutenez, azkenean penaltietan erabaki da aurtengo txapelduna.