Ehunmilak 2022, hurrengo urtera arte!
XI.Ehunmilak amaitu da eta esker hitzak besterik ez dituzte parte-hartzaileek, giroa eta antolaketa nabarmenduz. Antolatzaileek pandemia dela eta galdutakoak izan dituzte gogoan, eta boluntario, langile, antolatzaile zein parte-hartzaileei eskerrak eman dizkiete. Podiumean guztira 7 goierritar izan dira eta txalo artean jaso dituzte, batez ere Aritz Egea urretxuarra eta Elena Calvillo beasaindarra, G2H eta Ehunmilak proben irabazleak.
Arratsaldeko 18:00etan puntu-puntuan hasi da sari banaketa Beasaingo Loinazko San Martin Plazan. Ekitaldiari hasiera emateko pandemia dela eta galdutakoak izan dituzte gogoan eta esker hitzak izan dira nagusi, izan boluntario, langile, antolatzaile zein parte-hartzaile guztiei zuzenduta. Parte-hartzaileek giroan eta antolaketan jarri dute azpimarra. Podiumean guztira 7 goierritar izan dira eta txalo artean jaso dituzte, batez ere Aritz Egea urretxuarra eta Elena Calvillo beasaindarra, biak ala biak oso bereziak lasterketa honetako ikusleen artean.
Mari Murumendi Maratoia (42km)
Guztira 265 izen-emate izan ziren baina horietako 212k hartu dute parte, horietatik 30 emakumezko, eta 167 korrikalarik amaitu dute proba. Beraz, 45 parte-hartzailek hartu dute erretiratzeko hautua. Goierritarrik ez da gailendu proban, baina oso gutxigatik, laugarren postuan iritsi baita Unai Dorronsoro beasaindarra, 3.postua lehiatuz.
Emakumezkoen podiuma:
- Larraitz Aragon
- Cristina Fargas
- Maria Sanchez
Gizonezkoen podiuma:
- Álvaro Ramos
- Iñigo Arantzamendi
- Martin Mc Grawth
Lehenengo goierritarrak: Unai Dorronsoro eta Jone Cerezo; beasaindarra eta zumarragarra, hurrenez hurren.
Goierriko 2 Handiak (88km):
516 izan-emate erregistratu arren, 432 korrikalarik ekin zioten bideari ostiralean, gaueko 23:00etan, horietako 28 emakumeak, eta 351k zeharkatu dute helmuga, beraz, 81 izan dira erretiratuak. Hiru goierritar izan dira sailkatuak lehen hiru postuetan, bat emakumezkoen kategorian eta bi gizonezkoenean. Gizonezkoen kategorian Aritz Egea zumarragarra izan da lehen postua lortu duena eta hori gutxi ez eta errekorra gainditzea lortu du 10 minutu ingurugatik. 9 ordu eta 51 minutuan egin du ibilbidea Egeak. Podiumeko koska igo duten beste bi goierritarrak Amaia Larreategi beasaindarra eta Joseba Escudero idiazabaldarra izan dira.
Emakumezkoen podiuma:
- Gemma Barabeig
- Amaia Larriategi
- Amaia Ochoa de Alda
Gizonezkoen podiuma:
- Aritz Egea
- Goar Lopetegi
- Ioseba Escudero
Lehenengo goierritarrak: Amaia Larreategi beasaindarra eta Aritz Egea urretxuarra.
Ehunmilak (168km):
Lasterketarik luzeenean 495 izan dira izena eman zutenak eta horietako 435 atera ziren korrika beasaingo San Martin Plazatik ostiral arratsaldean, horietako 20 emakumeak. Hala ere, 193 parte-hartzailek ezin izan dute proba amaitu. Taldekako izen-ematean, berriz, 9 talde erregistratu zituzten. Goierritar bat izan da emakumezkoen kategorian gailendu dena, eta ez edonor, proba hontan aski ezaguna den Elena Calvillo beasaindarra. Gainera, bere marka pertsonala gainditu du. Honek, erabat hunkituta hitz egin du beretzat horren berezia den proba hontaz eta senarrari eskaini nahi izan dio gaurko txapela, bere entrenatzaile, laguntzaile eta babes izateagatik.
Taldekakoa:
- Labraña solo runners: Fidel Fernandez, Sergio Pajares , Javier Pajares.
- Ultra Trail Benidorm: Alexander Van Breda, Jose Luis Barcia, Federico Esteban Arribas.
- Camprones: Victor Manuel Doblas, Luciano Cerliani eta José Godoy.
Emakumezkoen podiuma:
- Elena Calvillo
- Irene Guembe
- Leire Martinez
Gizonezkoen podiuma:
- Javi Dominguez
- Ander Erice
- Oscar Pérez de Nanclares
Lehenengo goierritarrak: Elena Calvillo beasaindarra eta Aritz Ugarte idiazabaldarra.