XI.Ehunmilak amaitu da eta esker hitzak besterik ez dituzte parte-hartzaileek, giroa eta antolaketa nabarmenduz. Antolatzaileek pandemia dela eta galdutakoak izan dituzte gogoan, eta boluntario, langile, antolatzaile zein parte-hartzaileei eskerrak eman dizkiete. Podiumean guztira 7 goierritar izan dira eta txalo artean jaso dituzte, batez ere Aritz Egea urretxuarra eta Elena Calvillo beasaindarra, G2H eta Ehunmilak proben irabazleak.
Lierniako erromeria berriro ere itzuli da. Bi urteren ondoren jai-giro bikaina izan dute gaurkoan, egun osoko egitarauarekin.
Bigarren eta hirugarren postuetarako lehia estuagoa izan da, Maria Sanchezen eta Cristina Fargasen artean.
Bigarrena Iñigo Arantzamendi ondarrutarra izan da, eta hirugarrena, Martin Mac Grach arabarra, azkeneko jaitsieran Unai Dorronsoro beasaindarra aurreratuta.
Ehunmilen trilogiako azken lasterketako korrikalariak Beasaingo Loinazko San Martin plazatik abiatu dira 08:00etan. 42 kilometro osatu beharko dituzte.
Elena Calvillo irabazleak 28:53:28 ordu behar izan ditu 168 kilometroak amaitzeko; Guembek 29:39:22 eta Martinezek 29:57:16.
Marka ikaragarria egin du Irenia Apaolaza atleta zeraindarrak 400metrotako Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan.