Larraitz Aragon durangarra garaile Marimurumendin
Bigarren eta hirugarren postuetarako lehia estuagoa izan da, Maria Sanchezen eta Cristina Fargasen artean.
Marimurumendi mendi maratoia Larraitz Aragon durangarrak irabazi du. 4:44:11 denbora osatuta sartu da Beasaingo Loinazko San Martin plazako helmugan.
Bigarren eta hirugarren postuetarako lehia estuagoa izan da, Maria Sanchez eta Cristina Fargasen artean. Cristina Fargasek lortu du azkenean bigarren postua (5:01:41) eta Maria Sanchez bergararrak hirugarrena (5:03:10).
Larraitz Aragonek lehen aldiz hartu du parte maratoi batean. Hasieratik lehenengo postuan joan da eta beroak lasterketa gogortu badu ere, oso gustura dago egindako lanagatik.
Korrikalarien jarraipena Ehunmilen webgunetik egin daiteke.