MariMurumendi maratoiko 265 korrikalariak ere abiatu dira
Ehunmilen trilogiako azken lasterketako korrikalariak Beasaingo Loinazko San Martin plazatik abiatu dira 08:00etan. 42 kilometro osatu beharko dituzte.

Ehunmilak lasterketetako probarik motzeneko 265 korrikalariak Murumendi eta Izazpi bidean dira dagoeneko. 42 kilometro egin ondoren Beasaingo Loinazko San Martingo helmugara iritsiko dira. Lehenengo korrikalariak 11:25 aldera iritsiko dira.