Sekulako marka 400metrotako Espainiako 23 urtez azpikoan
Marka ikaragarria egin du Irenia Apaolaza atleta zeraindarrak 400metrotako Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan.
Irenia Apaolaza Quintela (Zerain, 2002) atletak marka bikaina lortu du XXXVII. Espainiako 23 urtez azpiko txapelketako 400 metrotako finaleko lasterketan. Espainiako seigarren onena bezala sailkatu da, seigarren postua eskuratu baitu gaurkoan Ordiziko Txindoki Atletismo Taldeko korrikalariak, 55.30eko emaitzarekin. Nahiko lasterketa lehiatua izan da emaitzei erreparatuz, izan ere, hirugarren postutik seigarrenera bitarteko emaitzen arteko tartea oso txikia da. Goizeko 12:35etan izan da lasterketa Santanderren.
Espainiako 23 urtez azpiko txapelketa
Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan badu eskarmentua Irenia Apaolazak Txindoki Atletismo Taldeak sareetan zabaldutako informazioaren arabera; izan ere, joan den ekainaren 25ean bere marka pertsonala hobetu zuen 200 metrotako serieetan, bosgarren postua eskuratuz 24.82ko emaitzarekin. Ondoren, finalerako txartela lortu zuen atzo jokatutako finalaurrekoan, bigarren postuan sailkatuz 56.30eko emaitzarekin 400 metrotako modalitatean, eta azkenik, marka bikaina eskuratu du gaurkoan zeraindarrak finalean, Espainiako seigarren postua bere eginez.