Bero kolpeak tenperatura altuak dakartza berriz ere
Beste bero kolpe batek astinduko du Goierri aste honetan. Tenperatura altuak iragarri dituzte datozen egunetarako.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/07/20220711_091427-01.jpeg)
Bero zakarra egingo du datozen egunetan, bero kolpe berri baten eraginez. Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia eman du, 37º-ra arteko tenperaturak egin ditzakeela eta. Asteburuan hasi da tenperaturen igoera nabaritzen, 30º arteko tenperaturak neurtu dituzte eskualdean. Gaur ere 31º-ra arte igoko dira, eta bihartik ostegunera arte 33º eta 34º arteko maximak espero dira. Egunik beroena, iragarpenen arabera, ostirala izango da, 37º-rekin.