2022/7/11

Porteria eraikina eraitsi eta ingurua berrurbanizatzeko obrei ekiteko hitzarmena sinatu dute

Uholde arriskua murrizteko lanak dira. Beasaingo Udalak, CAFek eta URA Uraren Euskal Agentziak sinatu dute hitzarmena.

Marimurumendi irudietan

Lasterketa hasieratik bukaeraraino Alvaro Ramosek eta Larraitz Aragonek lehenengo postuan osatu dute Marimurumendi mendi maratoian.

Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak irudietan

Ehunmilak ultra trailaren (168 km) eta Goierriko Bi Handiak (88 km) trailaren laburpen bideoa osatu du Goierriko Hitzak, asteburuko irudiekin.

Eskola-materiala eta informatika-ekipoak erosteko laguntzak emango ditu Legazpiko Udalak

Familia-errentaren arabera banatuko dituzte laguntzak. Erosketak uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin behar dira, eta diru-laguntza eskaerak, irailaren 1etik urriaren 31ra.

Nora Tobarrek urrezko domina lortu du

Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan egin du lorpena atleta ataundarrak, altuera jauzian.

Bero kolpeak tenperatura altuak dakartza berriz ere

Beste bero kolpe batek astinduko du Goierri aste honetan. Tenperatura altuak iragarri dituzte datozen egunetarako.

Ataungo gau ibilaldi mitologikoa, iruditan

Ataungo mitologia eta esaunde zaharrak oinarri hartuta, gaueko ibilbidea egin dute herri-bidean barrena. Jendetza elkartu da.

Mari Luz Perez Bermejok irabazi du egutegiaren ekaineko lehiaketa

Asmakizunaren erantzun zuzena 105 herritarrek eman dute. Perez Bermejok 50 euroko erosketa bonua irabazi du.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa