Nora Tobarrek urrezko domina lortu du
Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan egin du lorpena atleta ataundarrak, altuera jauzian.
Asteburuan Espainiako 23 urtez azpiko atletismo txapelketa jokatu dute Santanderren. Nora Tobar Atletico San Sebastian taldeko jauzilari ataundarrak urrezko domina lortu du, altuera proban 1,80ko jauzia egin eta gero. Podiuma Una Stancev eta Nuria Caballero jauzilariek osatu zuen.
Aurretik, Nerjan jokatutako Espainiako absolutu mailako txapelketan zilarrezko domina ere lortu zuen Tobarrek.