CIE Legazpiko azpikontratazioen aurka, elkarretaratzea egin dute
Azpikontratazioen eraginez 50 lanpostu baino gehiagoren galera ekarri dutela salatu dute Enpresa Batzordeko ordezkariek. Ostegunean bilera dute zuzendaritzarekin.
CIE Legazpiko Enpresa Batzordeko ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur goizean lantegiaren aurrean, “kalitatezko enpleguaren galera eta gehiegizko azpikontratazioa” salatzeko. Enpresa Batzordea ELAko sei kidek, LABeko bik eta UGTko batek osatzen du, eta gaitzetsi egiten du “enpresak aurrera daraman azpikontratazio politika”.
Enpresa Batzordeko ordezkarien arabera, azpikontratazio horiek 50 lanpostu baino gehiagoren galera ekarri du azken urteetan.
Gaurko elkarretaratzearekin, hasiera eman diote CIE Legazpiren azpikontratazio politika salatzeko ekintza sortari. Ostegunean berriz elkartuko dira enpresako zuzendaritzarekin, eta ondoren zehaztuko dituzte hurrengo protesta ekintzak.