Basogintza eredu alternatiboak badirela erakusteko, hitzaldia eta ibilaldia egingo dituzte Brinkolan
Arriurdin auzo elkarteak antolatu ditu. Hitzaldia ostiralean izango da, hilaren 15ean. Irteera irailean egingo dute, Legazpiko hariztietara.
Legazpiko hariztiak ezagutzeko hitzaldia eta irteera antolatu ditu Brinkolako Arriurdin auzo elkarteak, gaurko basogintza eredua aldatzeko aukera badagoela erakusteko. Errez Kooperatiba Elkarte Txikiko kideek egingo dute hitzaldia etzi ostirala, hilak 15, 18:00etan Brinkolako saloian. Irteera irailean izango da.
Basogintza sektorea intsinis pinua zein espezierekin ordezkatu daitekeen galdezka dabilen garai honetan, “Legazpin urteetan garatu diren mendiko hariztiek, aldiz, basogintza eredua aldatzeko aukera aparta eskaintzen digute”, Errez kooperatibako kideek diotenez. “Zura eta egurra beste ekosistema zerbitzuen maila berean jarri, eta bioaniztasuna bermatzen duen eta ekologikoki eta ekonomikoki errentagarria den aukera” aurkeztuko dute Brinkolako hitzaldian.