Igartzako belardia abuztuaren 1ean hasiko dira aldatzen
BEASAIN // Igartza futbol zelaiko belarra aldatzeko lanak abuztuaren 1ean hasiko dira. Obras y Pavimentos especiales S.A.k egingo ditu lanak, ia milioi erdiko aurrekontuarekin. Irailerako lanak amaituta izatea espero dute, denboraldia hasterako. Beasain Kirol Elkarteko oinarriko taldeez gain, Goierri Gorrik eta Caribeños taldeek ere erabiltzen dute espazioa.













