Agorreko Santikutzetako sukaldaritza lehiaketarako izen-ematea ireki dute
Lehiaketaren 38. edizioa izango da. Aurtengo jaiak irailaren 8,9,10 eta 11n ospatuko dira.
Agorreko Santikutz jaietan egiten den sukaldaritza lehiaketarako izen-ematea ireki dute. Lehiaketaren 38. edizioa izango da, eta irailaren 10ean egingo dute, Azokan, 11:00etatik aurrera. Partaideek irailaren 1a baino lehen eman beharko dute izena, udaletxean.
Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikoteek parte har dezakete. Izena emandakoen artean erabakiko dute zein plater prestatuko duten aurten. Horretarako bilera egingo dute irailaren 1ean bertan, 18:00etan Kultur Etxean.
Aurtengo Agorreko Santikutzak irailaren 8,9,10 eta 11n ospatuko dira.