Aizkorrin Barrena mendi martxa irailaren 25ean izango da
Brinkolako mendi inguruetan egingo da berriz ere, bi urteko etenaren ondoren.
Aurten Aizkorrin Barrena mendi martxa egingo dela iragarri dute antolatzaileek. Irailaren 25a, igandea da aukeratu duten data. Brinkolako mendi inguruetan prestatuko dituzte berriz ere mendizaleek hain gustuko dituzten ibilbideak.
2019ko irailaren 29an egin zen azken Aizkorrin Barrena, 12. edizioa. Orduan 1.250-bat lagunek parte hartu zuten.