Fruitu gorrien tailerra, igandean, Urteaga baserrian
ITSASO // Herriko produktuak sustatzeko helburuarekin, fruitu gorrien tailerra egingo da igandean Urteaga baserrian. Ahabiak, mahatsak eta andere-mahatsak bilduko dituzte eta ondoren zuku eta marmeladetan eraldatu. 09:00etatik 11:00etara izango da. Aldez aurretik izena eman behar dute interesa dutenek udaletxean, 943 47 77 90 zenbakian edo udala@ itsaso.eus helbidean. Tailerraren kostua 5 eurokoa izango da eta egunean bertan egingo da ordainketa. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera.













