Mutiloako Ostatua ustiatzeko deialdia ireki dute berriro
MUTILOA // Mutiloako Udalak herriko Ostatua ustiatzeko deialdia ireki du berriz ere. Ustiapenean interesa izan dezaketen herritarrek izena emateko eta informazioa eskuratzeko udalarekin jarri behar dira harremanetan. 943 80 04 50 telefono zenbakira deitu dezakete, edo udala@mutiloa.eus helbide elektronikora idatzita ere jarri daitezke kontaktuan. Abuztuaren lehenera arte egongo da irekita deialdia. Ustiapenaren barruan Ostatuko taberna, jatetxea, lau logela eta apartamentua sartzen dira.