Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapelketa bertan behera
Txirrindularitzako Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapelketa bertan behera geratu da eguraldia dela eta.

Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak taldekako erlojupeko txapelketa zuen prestatua gaurko, baina gaur goizen adierazi dutenaren arabera, bertan behera utzi behar izan dute lasterketa, eguraldi kontuak direla eta. Beraz, tenperatura altuak tarteko, ezin izan dute gaurko Legorretako hitzordura etorri txirrindulari kadete eta juniorrek.