Garbiketa lanak egin dituzte San Adrianen eta zenbait ehiza lekutan
Partzuergoak egindako deialdiari erantzunez, San Adrianen 7 lagun elkartu dira asteburuan auzolana egiteko, eta ehiza lineatan beste 13 lagun.
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak deituta, hainbat herritar elkartu dira ostiralean eta larunbatean San Adrianen eta ehiza lineatan auzolanean garbiketa lanak egiteko. Batetik, ostiralean 7 lagun elkartu ziren San Adrianen, eta pareta ondoko erretena garbitu eta ermita ondoko zuloa tapatu zuten. Bestetik, larunbatean, 13 lagun elkartu ziren lau ehiza linea garbitzeko. Takoak, bridak, plastikoak eta abar bildu zituzten.
Urbiako fonda, San Inazio egunez
Bestalde, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak jakinarazi duenez, Urbian San Inazio eguneko ospakizuna berreskuratuko da aurten. Egun horretatik aurrera Fonda zabalik egongo da.