Euskaraldirako bilera irekia deitu dute biharko Lazkaon
LAZKAO // Udazkeneko Euskaraldia antolatzeko bilera irekia antolatu dute Lazkaon, biharko. Kultur etxeko erakusketa gelan elkartuko dira eragileak eta norbanakoak, 19:00etan. Interesa duen herritar oro gonbidatu dituzte udalak eta Lazkaoko Euskaraldiaren Batzordeak.













