CAFen hidrogenozko trena kalera irten da
Orain arteko probak "arrakastatsuak" izan dira partzuergoaren arabera. Ezarritako epeak betetzen ari dira
CAFen hidrogenozko trenak proba estatikoak “arrakastaz” gainditu ditu eta lantegitik kanpo probatzen hasi dira. Tren baten ohiko egunerokoa simulatuko dute. Hala, bateriak optimazatuko dituzte eta hidrogenoak dieselaren aldean duen abantaila zehatz neurtu ahal izango dute.
Hidrogenozko trena sortzeko Renferen egungo aldirietako unitate bat hartu dute oinarrian. Tren zaharrari hidrogeno bidez propultsatutako motorratxertatu diote. Hala, katenariarik ez dagoen zatietan dieselaren ordez gas kutsakorrik isurtzen ez duen erregaia erabiliko du trenak. Gainera, motorrak sortzen duen energia jasotzeko bateriak ere gehitu dizkiote. Sistema hibridoak hidrogeno kontsumoa txikitzea ahalbideratuko du.
Proiektuak 14 milioi euroko aurrekontua du. %70a Europako Batzordeak finantzatuko du. Proiektuan CAF, DLR, Toyota, Renfe, ADIF, CNH2, IP eta Stemmann- Technik enpresak dabiltza elkarlanean.