Urpekoek aho zapore onarekin amaitu dute denboraldia
Urpekoak igeriketa taldeko igerilariek sasoiko amaitu dute denboraldia. Junior eta senior mailako Espainiako txapelketetan parte hartu zuten 26 igerilariek euren markak hobetu zituzten. «Teknikariak eta ordezkariak oso pozik bueltatu gara etxera igerilari guztiek egindako lanarekin», aitortu du Ion Bermejo Urpekoak taldeko kidek.
Ane Gonzalezek bi urre kolkoratu zituen, 50 eta 100 metroko probetan. Halaber, 4×100 taldekakoan ere urrezko domina lortu zuen Ainhoa, Iratxe eta Graxi taldekideekin batera. Josu Sarasolak ere lehen postua lortu zuen, 400 metroko murgialdian.
Munduko txapelketa
Gonzalezek eta Sarasolak munduko txapelketan ere hartu dute parte. Sarasolak 400 metroko murgialdian seigarren postuan amaitu zuen eta Espainiako marka berria ezarri zuen. Gonzalezek, 100 metroko proban, hamaikagarren egin zuen.