Pandemia aurretik bezala ospatuko da azoka berezia Ordizian, datorren asteazkenean. Lehen sektorearen erakusleiho erraldoia izango da. Gazta txapelketaren 49. edizioa egingo dute Beti Alai pilotalekuan.
Jubilatuen egunarekin sinkronizatu dute irekiera. Erretiratuen bazkaria hilaren 18an izango da, Plazapean.
Emaneurre Euskarari Egunarekin hasiko dira Ordiziako Euskal Jaiak, larunbatean. Aurtengo berrikuntza izango da, emakumeen txirrindularitza proba jokatuko dela
Azken bi urteetan ez dute azoka ospatzerik izan pandemiagatik. Izalgo areto futbol taldeak antolatzen du 2002. urtetik. Herrialde ezberdinetako 14 garagardo mota izango dira aukeran
Ispilla kiroldegian hobekuntzak egin dituzte ikasturte berriari begira. Igerilekua garbitu dute eta sarbideetako paretak margotu dituzte. Gainera, ikastaro gehiago egongo dira.
Errei bakar batetik bideratzen ari dira ibilgailuak, eta tarteka errenkada luzeak sortzen dira. Lan horiek amaitutakoan, Bikuña Txikitik Motxorrora arteko bide zatia konponduko dute
Ekitaldian Carlos Iturgaitz EAEko PPko buruak parte hartu du
Lehen rock kontzertuaren 25. urteurrena ospatu dute, auzoko nagusien omenaldia berreskuratu dute eta kantu-bazkaria egin dute lehen aldiz. Giro bikaina, jende asko eta ekitaldi ugari izan dira asteburuan zehar.
Egun osoko jaia izango da. Andoni Ollokiegik girotuko du gaualdea.
Guztira 13 euskal preso politiko Euskal Herriko espetxeetara lekualdatzeko asmoa iragarri du Espetxe Zuzendaritzak.
Muruazpiko senar-emazteak igandean goratuko dituzte. "Inork ez du imaginatu ere egiten Muruazpirik gabeko Beasainmendiko festarik"
GOIERRIKO HITZAK 17. urtez antolatu Udako Argazki Lehiaketa. Edonork har dezake parte. HitzaKide direnek sari bereziak irabazteko aukera izango dute. Irailaren 16an amaituko da epea.
Ikasturte berriari ekingo dio Legazpiko dantza taldeak bihartik. Umeen ikastaroetarako izen-ematea bihar-etzitan egin beharko da.
'Tomas Zumalicarragui and the Christino spy" grabatua dohaintzan eman zion Obieta Villalonga familiak museoari.
Tailerretan eta otorduetan izena eman daiteke, ohiko bideetan.
Jaietako hirugarren eguneko eguerdian bertso-saioa izan dute zegamarrek. Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Angel Mari Peñagarikano aritu dira gaurkoan hitz eta errima artean jolasean, Amaia Agirre gai-jartzaile izanik.
Eman diete hasiera aurtengo Zegamako San Bartolome jaiei belearen jaitsierarekin, plaza mozorroz eta kolorez josita zutela. Alaitasuna eta bi urteko geldialdiaren ondoren jai-giro ikaragarria nagusi.
2023ko Euskal Herriko ziklokroseko egutegia argitaratu dute iada eta Goierrin lau lasterketa jokatuko dira: Legazpikoa, Beasaingoa, Segurakoa eta Ormaiztegikoa. Aurten estrenakoz Seguran jokatuko da lasterketetako bat, abenduaren 10ean.
IX. Axari Trail Mikel Garmendia Memoriala irailaren 11n izango da eta izen-ematea zabalik dago oraindik ibilbide luzerako. Ibilbide motzean iada bete da izen-ematea eta kadeteen mailan ere itxaron-zerrendan bakarrik eman daiteke izena.