Xabier Berasategi olaberritarra Amurrion garaile
Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarra garaile izan da Amurrion, Aiarako itzulian. Amaierako sprint-ean lortu du garaipena, inor baino lehenago zeharkatuz helmugako marra.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/08/xabier-berasategi-torneo-euskaldun-2022-fundaeuskadi.jpg)
Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarra gailendu da Amurrion amaitu duen Aiarako itzulian. Laboral Kutxako txirrindualaria da eta gaurkoan azken sprintean garaipena lortu duena, inor baino lehenago zeharkatuz helmugako marra. Gaurko garaipenak Lehendakari Txapelketarako eta 23 urtez azpiko eliteko txapelketarako balio du, beraz, garaipen polita eta garrantzitsua izan da gaurkoa Berasategirentzat.