Herri kirolak izan dituzte arratsaldean Zerainen. Bi talde parez pare lehiatu dira garaipena eskuratzeko. Guztira zortzi proba desberdin egin dituzte.
Pedalak jo ta su astinduz ibili dira gabiriarrak Ormaiztegitik Gabiriarako igoeran. Parte-hartzaile guztiak iritsi dira helmugara eta hainbat sari banatu ondoren hamaiketakoa egin dute Osinalde Elkartean.
Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarra garaile izan da Amurrion, Aiarako itzulian. Amaierako sprint-ean lortu du garaipena, inor baino lehenago zeharkatuz helmugako marra.