"Etxera bidea gertu" lemapean Sare eguna irailaren 9an
Irailaren 9an Sare eguna antolatu dute Lazkaon, herri kirolekin, mobilizazioarekin eta bazkari herrikoiarekin osatuz egitaraua.
Irailaren 9an Sarek zita garrantzitsua dauka Lazkaon “Etxera bidea gertu” lemapean antolatu duten Sare egunean. Goizeko 10:00etan herri arteko erronka izango dute eta bertan hainbat herrik hartuko dute parte, hala nola, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Ordizia eta Segura. Herri hauek elkarren artean lehiatuko dira. Ondoren, arizkora eta harri-jasotze erakustaldia izango dute, Iñaki Azurmendi eta Xabier Dorronsoro aizkolarien eta Udane Ostolaza eta Joseba Ostolaza harri-jasotzaileen eskutik. 13:00etan mobilizazioa izango dute, egungo espetxe politika salatzeko eta dispertsioarekin behin betiko amaitzeko aldarriak tarteko. Behin hau amaituta, bazkari herrikoia izango dute, 14:30etan egunari amaiera emateko.













