"Sartu Kobara!" bisita gidatua bihar Ataunen
"Sartu Kobara!" bisita gidatua bihar Ataunen, esperientzia espeleologiko txiki bat bizitzeko aukera Lizarrustiko parketxean, gizeko 10:00etan.
Ataungo Lizarrusti parketxean esperientzia espeleologikoa bizitzeko aukera izango dute bisitariek “Sartu Kobara!” txango gidatuan. Bihar goizeko 10:00etan irtengo dira Lizarrustiko parketxetik eta bertan amaituko da txangoa. 6€ko kostua du eta izena ematea derrigorrezkoa da. Mendiko arropa eta oinetakoak, eta linterna edo frontala eramatea gomendatzen da eta segurtasuna bermatzeko kaskoak antolatzaileen esku egongo dira.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko:
- Tel. 943 180 335 / 688 895 069
- lizarrusti@gipuzkoanatura.eus
- www.gipuzkoanatura.eus













