Bihar Itsaso txirrindulariz beteko da
Bihar, abuztuak 27, txirrindulariz beteko da Itsaso, San Bartolome Jaietan egin ohi duten bizikleta trabesiaren XXI.edizioan. 25km inguruko ibilbidea izango dute erronkatzat parte-hartzaileek.
Badoaz aurrera Itsaoko San Bartolome Jaiak eta bihar, azken aurreko eguna izango dute. Urteroko legez, jaietako larunbat arratsaldeko 16:30etan txirrinduak, kaskoak eta gogoa izango dira nagusi mendi bizikleta trabesian. Aurtengoa XXI.edizioa izango da eta beste urte batez, 25km inguruko ibilbidea izango dute aurrean.
Izen ematea doakoa da eta egunean bertan izango dute parte-hartzaileek izena emateko aukera, arratsaldeko 16:00etan. Oharren artean adierazi dute kaskoaren erabilera beharrezkoa izango dela. Horrez gain, asteburu osoan zehar izango da markatuta ibilbidea eta oinez egiteko aukera egongo da, trabesiako ordutegitik kanpo. Informazio gehiagorako ikus bttitsaso.wix.com/trabesia .