Igandean Itsasoko herriko produktuen azoka izango dute plazan, goizeko 12:00etan.
Gaur iluntzean hasiko dira Brinkolako San Agustin Jaiak, 21:00etan botako duten txupinarekin eta auzo afariarekin. Asteburu osoan zehar izango dira jaiak eta hainbat ekintza izango dituzte. Autobusak eta trenak izango dira gauean, Legazpira itzultzeko.
Zegama kolorez jantziko da jaietako azken aurreko egunean, kuadrilla egunean. Egun osoan zehar izango dituzte lagun artean egiteko ekintzak.
Bihar, abuztuak 27, txirrindulariz beteko da Itsaso, San Bartolome Jaietan egin ohi duten bizikleta trabesiaren XXI.edizioan. 25km inguruko ibilbidea izango dute erronkatzat parte-hartzaileek.