Gaur iluntzean hasiko dira Brinkolako Jaiak
Gaur iluntzean hasiko dira Brinkolako San Agustin Jaiak, 21:00etan botako duten txupinarekin eta auzo afariarekin. Asteburu osoan zehar izango dira jaiak eta hainbat ekintza izango dituzte. Autobusak eta trenak izango dira gauean, Legazpira itzultzeko.
Gaur iluntzean hasiko dira jaiak Legazpiko Brinkola auzoan. San Agustin Jaiak arratsaldeko 21:00etan hasiko dira, txupinarekin eta ondoren, auzo afaria izango dute, elkarrekin afaltzeko. Ondoren, kontzertuak izango dituzte eta asteburu osoan zehar izango dira jaiak, musika eta haurrentzako eskaintza izateaz gain, adinekoentzat ekintza bereziak ere antolatu dituzte, hala nola, igandeko 70 urtetik gorakoen omenaldia eta jubilatuen bazkaria. Beraz, asteburu osoan zehar adin tarte guztietarako dibertsioa bermatuko duen egitaraua izango dute Brinkolan. Gaueko garraio zerbitzua ere izango da Legazpira itzultzeko.
Ondorengoa izango da gaurko egitaraua, jaiei hasiera emango dietena:
- 21:00 Txupinazoa eta ikurrina igoera
- 21:00 Auzo afaria Gorka Azkarate eta Asier Iriondo bertsolariekin eta Elustondo anai-arreba trikitilariekin
- 23:00 Kontzertuak geltokiko plazan: Modus Operandi eta Meliora
- 00:00 Erromeria Armuño elkartean Elustondo anai-arreba trikitilariekin
Garraio zerbitzua: Autobusa 4:00 / Trena 5:40