Zegama kolorez jantziko da bihar kuadrilla egunean
Zegama kolorez jantziko da jaietako azken aurreko egunean, kuadrilla egunean. Egun osoan zehar izango dituzte lagun artean egiteko ekintzak.
Zegamako San Bartolome Jaietan sekulako giroa izaten ari dira egunero. Mozorroak, antzerkiak, bertsoak, afari zein bazkariak… eta biharkoa kuadrillen eguna izango da. Herritar guztiak kuadrillaren blusa jantzita irtengo dira kalera eta kolorez beteko dute herria, txaranga hotsarekin batera. Horrez gain, aste osoan zehar izandako kontzertu guztiak goizeko 3:00etan amaitu dira, baina bihar, DJ Tintz-en emanaldiari hasiera emango diete ordu horretan, Zegamako Gazte Herexa taldeak sare sozialetan zabaldu duenaren arabera. Ondorengoa izango da biharko egitarau osoa:
- 11:00 Herrien arteko toka txapelketa (izen-ematea 11:00-12:30) + haurrentzat toka saioa
- 13:00 Kuadrillak plazan elkartzea eta kalejira Joselontxos txarangarekin
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00 Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean
- 14:30 Kuadrilen arteko bazkaria Joselontxos txarangarekin Aitxuri Herri Eskolako patioan (tikeak tabernetan salgai)
- 16:00-19:30 Puzgarriak Elizondoko plazan
- 17:00 Kuadrila arteko olinpiadak Aitxuri Herri Eskolako patioan
- 19:30 Kuadrilen kalejira buruhandi eta erraldoiekin batera, Joselontxos txarangarekin.
- 21:00-22:00 eta 00:00-3:00 Lehian taldearekin erromeria plazan.
- 3:00 DJ Tintz (Zegamako Gazte Herexak antolatuta)