Itsasoko bizikleta trabesiaren XXI.edizioa San Bartolome Jaietan
Itsason bizikleta trabesia egin dute gaurkoan, 72 parte-hartzaile izan dira bizikleta gainean 27,1km egiteko erronkari aurre egin dietenak.
Itsason bizikleta trabesia egin dute jaietako azken aurreko eguenan. 72 izan dira 27,1km-ko erronkari aurre egin dietenak. Arratsaldeko 16:30etan hasi da trabesia eta itzuliarekin zenbait gorabehera izan dituzte lehenengoan, baina antolatzaileek segituan eman diete konponbidea eta trabesiak aurrera egin du ohiko moduan.














