Itsasoko San Bartolome Jaietan eta Brinkolako San Agustinetan sukaldean pasa dute arratsaldea, paella eta patata tortilla lehiaketak eginez, hurrenez hurren.
Itsason bizikleta trabesia egin dute gaurkoan, 72 parte-hartzaile izan dira bizikleta gainean 27,1km egiteko erronkari aurre egin dietenak.
Kalean dira iada kuadrillak Zegaman, blusa koloretsuekin herria alaitzen. Joselontxos txaranga izango dute gaurkoan egun guztian bidelagun.
Federico Gallo Ampo Ordiziako entrenatzaile berria izango da. 12 urte daramatza entrenatzaile lanetan eta 17 urtez azpiko hautatzailea izan da Bunos Airesen, beraz, ibilbide itzela du errugbi munduan.