Federico Gallo Ampo Ordiziako entrenatzaile berria
Federico Gallo Ampo Ordiziako entrenatzaile berria izango da. 12 urte daramatza entrenatzaile lanetan eta 17 urtez azpiko hautatzailea izan da Bunos Airesen, beraz, ibilbide itzela du errugbi munduan.
Argazkia: Ordizia Rugby. Federico Eduardo Gallo izango da Ampo Ordiziako entrenatzaile berria. 35 urteko argentinarra da eta 12 urte daramatza entrenatzaile lanetan, talde desberdinetan. Horrez gain, Unión Rugby Buenos Airesko hautatzailea izan da 17 urtez azpikoen mailan; baita URBA top 12ko txapeldunordea ere. San Isidro klubean eman ditu bere ibilbideko azken pausuak, defentsak eta aurrelariak entrenatzen eta orain, Ordiziara iritsi da. Arturo Rivas izango du bidelagun Ordizian, bigarren entrenatzaile eta prestatzaile fisiko gisa. Eskarmentu handiko gizona da Gallo eta datorren denboraldian Ordiziako errugbi taldearen gidari izango da.












