Sukaldean pasa dute arratsaldea Itsason eta Brinkolan
Itsasoko San Bartolome Jaietan eta Brinkolako San Agustinetan sukaldean pasa dute arratsaldea, paella eta patata tortilla lehiaketak eginez, hurrenez hurren.

Itsasoko San Bartolome Jaietan eta Brinkolako San Agustin Jaietan janaria izan da gaurko protagonista. Itsason paella lehiaketa egin dute eta Brinkolan, berriz, patata tortilla lehiaketa. Biak ala biak lehia biziko txapelketak. Gaurkoan, bikote ugari gerturatu dira sukaldean egiteko prest eta Itsasoko paella lehiaketari dagokionean, Manex Zabalo eta Axular Rodrigo gazteak izan ziren garaile. Guztiek erabili dituzten oinarrizko osagaiez gain beste zenbait osagai; bakoitzak bere ukitua eman dio. Arratsalde pasa bikaina egin dute bi herrietan eta azkenean, iritsi da dastatzeko unea. Brinkolan, gainera, txistorra, sagardoa eta beste zenbait jaki ere izan dituzte dastatzeko eta auzo-giro ederrean eman diete amaiera arratsaldeari.
Hemen itsasoko paella lehiaketako zenbait irudi: