San Joan Txiki festa eguna ospatuko dute gaur Olaberrian
Egun osoko jaia izango da. Andoni Ollokiegik girotuko du gaualdea.

Olaberritarrek San Joan Txiki festa-eguna ospatuko dute, gaur, abuztuak 29 astelehena. San Joan jaiekin hasitako uda, San Joan Txikirekin amaituko dute.
Goizean, 11:00etan, meza izango da lehenbizi, elizan. 12:00etan hamaiketakoa aterako dute.
Arratsaldean, haurrentzat ikuskizuna egingo du Zirika Zirkus taldeak: Aurkitu gabeko altxorra antzerkia. 17:00etan hasiko da. Ondoren, 18:00etan, Arno ganadutegikoek poniak eta bigantxak aterako dituzte.
Jarraian, profesional ohien esku pilota partida izango da: Olazabal-Paskual bikoteak Ongai-Eulate izango du aurkari, 19:00etan, udal pilotalekuan.
Iluntzerako, 20:30ean, afaria Eusko Label kalitate ziurtagiridun jakiekin atonduko dute. 22:30ean, Andoni Ollokiegi musikari pasaitarrak girotuko du kantaldia.
Olaberria-SAN JOAN TXIKI EGITARAUA

Hamaiketakoa./Aimar Maiz