Eguneko arreta zerbitzua irailaren 1ean irekiko dute
Tailerretan eta otorduetan izena eman daiteke, ohiko bideetan.
Abuztuko etenaldiaren ondoren, irailaren 1etik aurrera, berriro ere martxan izango da Eguneko Arreta Zerbitzua. Interesa duenak aukera du izena emateko, bai tailerretan eta bai otordurako ere. Horretarako eta zerbitzuen inguruko informazio gehiagorako, bide hauetatik eska daiteke: 943 08 52 90 eta 688 829 013 telefonoetara deituta.