Ismael Berasategi Euskal Herrira ekarriko dute
Guztira 13 euskal preso politiko Euskal Herriko espetxeetara lekualdatzeko asmoa iragarri du Espetxe Zuzendaritzak.
Espainiako Espetxeetako Zuzendaritzak gaur jakinarazi duenez, 13 euskal preso gerturatuko dituzte Euskal Herrira. Horien artean dago Ismael Berastegi urretxuarra.
Orain arteko lekualdatzerik handiena izango da. Beste kasu batzuetan bezala, ez dute jakinarazi zein espetxetara gerturatuko dituzten.