Kaleko pintura lehiaketa berria irailaren 24an izango da
Joxe Martin Etxeberria margolari legazpiarraren izena daraman lehiaketan nahi duen guztiek hartu dezakete parte. Lehen saria 500 eurokoa da.
Legazpiko Joxe Martin Etxeberria kaleko pintura lehiaketaren edizio berria irailaren 24an egingo dute. Urtero bezala, edonork parte har dezake, eta lanak kanpoan egin beharko dira, gaia Legazpi eta Legazpiko edozein txoko izanda, eta teknika, librea.
Lehiaketa 09:00etan hasiko da, eta ordu horretarik aurrera aurkeztu beharko dira erabiliko diren materialak udaletxe aurrealdean, Arkatza elkarte antolatzaileak dagokien zigilua jarri diezaien. Lanak toki berera eraman beharko dira 13:30-14:00 bitartean, eta sinatu gabe entregatu.
Sariak, arratsaldean
Epaimahaiak 18:00etan du jakitera epaia. Margolan onenaren egileak 500 euro jasoko ditu, eta beste hiru sari ere emango dituzte: 350 euro bigarrenarentzat, 200 euro hirugarrenarentzat eta 100 euro legazpiarrek bozketa bidez aukeratutako lanarentzat.
Lan guztiak ikusgai egongo dira udaletxe aurrealdean, 19:00ak arte.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago www.legazpi.eus webgunean aurki daiteke.