Kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da gaur, irailarekin
LAZKAO // Abuztuko ordutegi berezitik urtean zeharreko ohikora itzuliko da Lazkaoko Barandiaran Kiroldegia, gaur. Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, larunbatetan 09:00-13:30 eta 16:00-20:00 bitarteetan, eta igande nahiz jaiegunetan 09:00etatik 13:30era. Kanpoko igerilekuak irailaren 11ra arte egongo dira irekita, 11:00etatik 20:30era.













