Euskara ikastaroko izen-ematea hilaren 20ra arte izango da
ORMAIZTEGI/ / Zabalik dago AEKren euskara ikastaroetan parte hartzeko matrikulazio epea. Izen-ematea Ormaiztegiko Udal Bulego Orokorrean egin dezakete ormaiztegiarrek. Maila berdineko taldeak osatzen badira, ikastaroak Ormaiztegin bertan izango dira. A1, A2 eta B1 mailetan klaseak presentzialak dira, eta B2. C1 eta C2, kurtso tutorizatuak. Maila guztietan autoikaskuntza ere posible da.












