Iker Lauroba eta beste urtaroak, Anari, Yartzé, Xabier Crehuet eta DJ Ritter izango dira aurtengo Aftersun jaialdian, Oiangun. Irailaren 17an izango da hitzordua. Itsasora iristen den plastikoaren inguruko hitzaldia ere izango da egun horretan.
Legazpin, Zerainen eta Zumarragan izan da gaur, Musti Taldeak gonbidatuta. Antio bisitatu eta Oiharte sagardotegian bazkaldu dute.
Udalak UEMArekin elkarlanean baliabideak jarriko dituela jakinarazi du, "Segurako euskararen normalizazioan urratsak" emateko. Matrikula epea hilaren 27ra arte izango da.
2009an eta 2010ean Beasaingo Arriaran auzoan antolatutako lasterketak dira Euskal Herriko mendi duatloien zirkuituaren hazia. Hastear da aurtengo denboraldia ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiak soilik kamioiei kobratuko zaiela berretsi du. Espainiako Gobernuak autobideak erabat ordainpekoak bilakatzeko prozesua hasi du abuztuan.
'Olaberria argazkietan' liburuan 1890etik 1970erako irudiak sartu dituzte. Oroimen historikoaren lanketarako herritarrek utzitakoak dira. Udalak argitaratu du, eta han har daiteke
Kultur elkarteek eskainitako ikastaroetarako izen-ematea irekita dago. Hurrengo astean hasiko dira martxan Bikuña kiroldegiko ohiko jarduerak. Kirol jarduera berriak ere proposatu ditu
Bihar Antioko Musikaldiaren 39. edizioa hasiko da. Beti bezala, punta-puntako musikariek parte hartuko dute. Besteak beste, Grammy Latino sarietarako izendatua izan zen Daniel Garcia pianistak.
Babes ofizialeko 23 etxebizitza egingo dituzte gune berrian. Zozketan parte hartzeko Etxebiden izena eman behar da.