Ataungo eskolako komunak berritu ditu udalak udan
Udako oporrengantiko geldialdia baliatuta, Ataungo Udalak komunak berritzeko lanak egin ditu Joxemiel Barandiaran herri ikastetxean. Lehenengo solairuko komunak falta ziren, eta haiei heldu die. Harraska, txorrota eta hormetako nahiz zoruko azulejoak aldatu dituzte. Honenbestez, eskolako komun guztiak berrituta geratu dira, azken jarduketa horrekin.