Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko giza-kateak zeharkatu du gazta txapelketa
Ordiziako Beti Alai pilotalekua zeharkatu du giza kateak. Bertan ari dira ospatzen Ordiziako gazta txapelketa

Euskal Jaietako ohiko mobilizazioa egin dute gaur Ordiziako Sare eta Etxerat elkarteek. Preso, iheslari eta deportatuak Ordiziako azokara! lemapean giza-katea egin dute udaletxeko arkupeetatik abiatuta. Herriguneko kaleak zeharkatu ondoren, eta ohi bezala, Beti-Alai pilotalekura ere sartu dira gazta txapelketa sonatua egiten ari diren bitartean.