Goierriko lau gaztandegi daude Ordiziako gazta txapelketaren finalean
Ordiziako Otatza, Idiazabaldo Ander Barandiaran eta Zeraingo Jabier Muñoa eta Garoa daude 49. gazta txapelketako 14 finalisten artean. Ilarduiko La Leze ere finalean da.
Epaimahaiak aukeratu ditu Ordiziako 49. gazta txapelketara aurkeztu dituzten 48 gazten artean 14 finalistak. Goierriko lau gaztandegi daude finalisten artean. Ondorengoak dira guztiak: Angel Lizoain (Iraugi, Nafarroa), Beñat Egaña (Mutriku, Gipuzkoa), Ander Barandiara (Idiazabal, Gipuzkoa), Javier Muñoa (Zerain, Gipuzkoa), Ricardo Remiro (Eulate, Nafarroa), Marta Perez (Egozkue, Nafarroa), Jose Inazio Ugartemendia (Berastegi, Gipuzkoa), Joseba Insausti (Ordizia, Gipuzkoa), La Leze (Ilardui, Araba), Asier Sagasta (Eskoriatza, Gipuzkoa), Ipiñaburu (Ipiñaburu, Bizkai), Olano (Eguino, Araba), Garoa (Zerain, Gipuzkoa) eta Aixtra (Araia, Araba). Sailkatuen artean bost dira gazta zuriak eta bederatzi ketuak. 14 finalistek diplomak jaso dituzte.
Aurtengo irabazlea 14 horien artetik aterako da. Epaimahaiak lanean darrai, eta laster esango dute aurtengo txapeldunaren izena. Finalisten artean batek irabaz dezake Urrezko Kutxa garaikurra; Ipiñaburu gaztandegiak. Azken hamar urteetan bi aldiz irabazi dute bizkaitarrek. Gaurkoan irabaziz gero, Urrezko garaikurra eramango dute.