Igartzako dantzarien eguna larunbatean da
Beasaingo udaletxean 12:00etan bandera jasoko dute. Ondoren, Igartza Monumentu Multzora joango dira. 12:30ean hasiko da saioa. Arratsaldean poteoa egingo dute.

Igartzako dantzariak larunbatean elkartuko dira, XVI. eguna ospatzeko. 12:00etan bandera jasotzea egingo dute udaletxean eta ondoern, ezpata dantzaren segizioa egingo dute plazatik Igartzaraino. Jarraian, 12:30ea, hasiko da dantzarien ikuskizuna, Igartza Monumentu Multzoko gune desberdinetan.
Arratsaldean jarraituko du festak, poteoa egingo baitute Izer eta Alabier trikitilariekin.