La Lezek irabazi du Ordiziako 49. gazta txapelketa
Bigarren saria Aixtra (Nafarroa) gaztandegiak jaso du eta hirugarrena, Ordiziako Joseba Insaustirentzat izan da. Enkantean 9.600 euro ordaindu ditu La Bastidako Bodegas Mitartek.
La Leze (Illardui, araba) gaztandegiak irabazi du Ardi Latxaren edo Karrantzakoaren esne gordinez egindako 49. Gazta Txapelketa Ordizian, beraz, Arabara joan da aurten sari nagusia. Arabara saria, baina esan daiteke, Goierrin geratuko dela sari honen zati bat; goierritarrak baitira La Lezeko arduradunak Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi. Begiak malkotan, emozioz beterik jaso ditu txapela, diploma, Kutxa garaikurra, 1.750 euro eta Ordiziako irabazlearen 12.000 etiketa gaztatan ipintzeko. Aipatu behar da, gazta ketu batekin irabazten duten lehen aldia dela.
Bigarren saria, Aixta gaztandegiarentzat (Araia, Araba) izan da. Bigarren sailkatuak, Ordiziako Udalaren garaikurra, diploma eta 850 euro.
Hirugarren saria, Otatza gaztandegi ordiziarrak irabazi du. Hirugarrenari dagokion Ordiziako Udalaren garaikurra, diploma eta 500 euro jaso ditu Joseba Insaustik.
Laugarren izan da Ander Barandiaran (Idiazabal, Gipuzkoa); diploma eta 250 euro
Bosgarren saria, Angel Lizoainentzat (Iragi, Nafarro) izan da. Diploma eta 220 euro eraman ditu.
9.600 euro
Sari banaketaren ondoren enkantea egin dute. La Bastidako Bodegas Mitartek 9.600 eurogatik eraman du La Lezeren gazta erdia.